CORMIN-ren egitura partehartzailea

Nafarroako pertsona gaigabetuen ordezkarien  batzordeak hurrengo egitura partehartzaileak ditu:

  1. Asanblada orokorra
  2. Batzorde exekutiboa
  3. Komisio iraunkorra
  4. Lan taldeak

 

A.- Asanblada orokorra

Erakunde kide bakoitzeko bi ordezkariek osatzen dute,  ordezkaritzarako egiaztagiriaren bidez hautatuak.

Bere oinarrizko zeregina batzordearen urteroko kudeaketa eta urteko lan proiektua baiestea da.

Urtean behin biltzen da saio arruntan eta beharrezko den aldi guztietan ohiz kanpoko saioetan, eztabaidarako gaiak behartzen dutenean.

goraGora

B.- Batzorde exekutiboa

Erakunde kide bakoitzak aukeratutako pertsona batek eratzen du. Normalean asanblada orokorrean  dauden bi pertsonetatik bat izaten da.

Bere lana erabakiak hartzea eta Asanblada Orokorrak baiestutako  urteroko proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren ekintzak baiestea da.

Batzorde  honek, presidentea buru duenak,  hilean behin biltzen da saio arruntan eta beharrezkoa denean bakoitzean ohiz kanpoko saioetan.

Pertsona gaigabetuen politika gaietan, hartuko den  jarreraren erabakia, ordezkari guztien adostasunaren bidez izanen da. Horrela, lehentasuna ematen diogu, erabakiak hartzeko orduan,  batasunaren baloreari, legezko beste baloreen gainetik iritzi gehiengoak bezala. Batzordearen erabakiak lotesleak dira erakunde guztientzako.

Batzordearen kideen agintaldia bi urtekoa da, luzatu daitekeena ordezkatzen duen erakundea horrela erabakitzen badu.

goraGora

C.- Komisio iraunkorra

Gaur egun batzordeko kargudun hautatuak osatzen dute, hau da, lehendakariak, lehendakariordea, diruzaina eta idazkaria.

Bere zeregina lehendakaritzarako aholkularitza egitea da, instituzio ordezkaritza eta erabaki hartze gaietan batzordearen bileren artean.

Txosten bat prestatzen ari da hurrengo asanbladarako, non CORMIN-aren  egitura honi formalki edukia emango zaio.

goraGora

D.- Lan taldeak

Batzordeak, urteko proiektua aurrera eramateko asmoz,  Lan taldeak sortzen ditu zeregin zehatzarekin.

Lan talde hauek  bere egutegi propioarekin  biltzen dira, Batzorde exekutiboaren saioetan egokitutako gaien arabera.

Lan talde bakoitzak arduradun bat dauka, Batzorde exekutiboaren kide bat dena.  Gainerako kideak  CORMIN-aren erakundeen ordezkariak dira, eta aurreko partehartze egituretan ez dauden pertsonak izan daitezke.  Gainera, Lan talde hauetara, garatzen ari diren gaietan adituak diren pertsonak gonbidatzen ari da.

Lan talde hauen zeregina txostenak idaztea eta Batzorde exekutiboari proposamenak luzatzea da, zeinek erabakia edo egin beharreko jarrera hartzen du zeregin bakoitzerako.  
CORMIN-aren egitura partehartzaile hauen funtzionamendua errazena izatea saiatzen da, era berean, partehartzean hobetzen joaten da.

Hobekuntza etengabe honentzako, prestatzen ari da txosten bat erabakiak hartzeko prozedura ereduari buruz, hurrengo Asanblada orokorrean eztabaidatuko dena.

goraGora

Iradokizunak
Cormin-ren idazkaritza nagusia · Aralar, 3 - 31002 Pamplona-Iruñea · Tfno: 948 212 787 · Faxa:948 212 768
cormin@cormin.org